Denborak asko balio du

BERRIA EGUNKARIA. Berrikuntza lanak egiten ari dira gure haurren ikastetxean eta, besteak beste, jangela handitu dute; jaiotza-tasak behera jarraitzen duen garaiotan ez direlako eskolak jatorriz eraikitakoan kabitzen. Bereziki deigarria egiten zait 09:00etatik 16:30ak arte eskolan egoten den 3 eta 6 urte bitarteko haur kopurua, zazpi ordu eta erdi —gutxienez— gurasoekin egon gabe. Batzuk Gau Beltza-ri tiraka, […]