Ahobete eta belarrihotz

BERRIA EGUNKARIA. Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa. Bailarako mankomunitateak antolatutako emakume ekintzaileentzako ikastaro bateko arduradunak mezua bidali dio biharko saioaren inguruko informazioa […]