Ezin da begirada kontua izan

BERRIA EGUNKARIA. Atsedenaldia irakasle gelan igarotzeko ohitura du, lankideak irakasle bizitzaz kanpo ezagutzeko aukera ederra izaten da. Hala ere, hizketaldiek institutuko kezkak, ezinak eta pozak konpartitzeko ere balio izaten dute sarri. Berak atera du gaurkoan gaia: 14 urteko ikasle bat burumakur ikusten du azkenaldian. Saiatu da harengana gerturatzen, galdetu dio, baina ez du ezer lortu; […]