Idazlearen itzala

BERrIA EGUNKARIA. Bere buruaz beste egin zuenean, Romain Garyk ohar batean aitortu zuen bera zela Émile Ajar idazlea. Sekulako zalaparta sortu zen Frantzian, oihartzuna mundu osora zabalduz. Ez zen nolanahiko aitortza: Romain Gary —behin irabazi daitekeen— Goncourt saria bi aldiz irabazi duen idazle bakarra izango da orduz geroztik. 1974. urtean hasi zen dena, Garyk eleberri […]