Bizipoza auzolan

BERRIA EGUNKARIA. 2012. urteko udaberri amaiera da. Une pertsonal zaila bizitzen ari den ama gazteak, bi urte eta erdiko semea eraman du lehen aldiz pailazoak ikustera Iruñeko Arrotxapea auzora. Umea liluraturik egon da emanaldi hasieratik bukaerara, baita ama ere: ez zekien zenbaterainoko herri nahia, irri nahia eta maitasuna transmititzen zuten sudurgorriek. Amaieran, asko eta asko […]