Zerbitzuak
Besteekin eta besteentzat sortzea ere izugarri gustatzen zaidalako.
IDAZKETA TAILERRAK
Idazketa tailerrak antolatu nahi badituzu, talde bakoitzaren beharretara eta testuingurura egokitutako proposamenak presta ditzaket.
Taldekako tailerrak izaten dira, eta sormena, berridazketa nahiz idazteko baliabideak landu ditzakegu, betiere ikuspegi praktiko, parte-hartzaile eta zaindu batetik abiatuta. Tailer bakoitza taldearen adinera, landu nahi diren helburuetara eta kasu bakoitzean egokiena den formatura moldatuko dut.
10 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta daude.
Helburua da idazteko, esploratzeko, partekatzeko eta sormen-prozesuaz gozatzeko gune bizigarri bat sortzea. Proposamen zehatz bat baduzu edo jarduera bat hutsetik diseinatu nahi baduzu, pozik moldatuko dut zurekin batera.
IRAKURLEEKIN
IDAZLEAK IKASTETXEAN
(Euskal Autonomi Erkidegoan)
Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Goxoa, intimoa, idazle ofizioa ezagutzeko aukera ematen die.
LIBURUAK GOZAGARRI
(Nafarroa)
Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Goxoa, intimoa, idazle ofizioa ezagutzeko aukera ematen die.
IRAKURLE TALDEAK
Zarauzko Liburutegiko eta Orioko Ahalduntze Eskolako helduen irakurle taldeak dinamizatzen ditut. Baita Zarauzko GAZTELIT eta TXIMILIKUARTEKA gazte eta haur irakurle taldeak ere.
Liburu bat irakurtzen dugu hilero eta tertulia literario bat izaten dugu ondoren.
BESTELAKOAK
Nire sorkuntza literarioez haratago, askotariko proiektuetan aritu izan naiz idazten.
Gidoigintzan parte hartu dut hainbat formatutan, hala nola film luzeetan, telesailetan eta podkastetan. Komikiak ere idatzi ditut, eta enkarguz egindako hainbat liburu ere bai, proiektu bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokituz.
Bereziki interesatzen zait hizkuntza eta formatu desberdinak esploratzea, eta idazketa era askotako proposamenen zerbitzura jartzea.
IRITZI ARTIKULUAK
BERRIA EGUNKARIA
LARREPETIT iritzi-zutabea idazten dut ostegunero 2022ko iraila geroztik.
UROLA KOSTAKO HITZA
Hilabetean behineko kolaborazioak, 2019ko ekainaren 20tik 2020ko uztailaren 30 arte.