Bio(erradio)grafiak

BERRIA EGUNKARIA. Graduondoko ikaslea zela, Jenn Shaplandek Annemarie izeneko emakume batek Carson McCullers idazle estatubatuarrari idatzitako gutun batzuk aurkitu zituen. Bi emakumeen arteko sentimendu intimo eta lotsagabeak gordetzen dituzten gutun horietan, Shaplandek ez zuen literaturaren historiak erretratatutako McCullers bera ikusten. Bulkada bat sentitu zuen: zeinen narratibetatik daude eraikita emakumeen istorioak? Hasierako jakin-minak obsesio progresibo bati […]

Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]

Titi-harro

BERRIA EGUNKARIA. Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak… Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada […]