Haur oso, pertsona erdi

BERRIA EGUNKARIA. Negarrez berriz ere. Goizean egin du bere saioa, orain eguerdian bigarrena eta gauean egingo du beste bat. Atzo egin zuen moduan. Eta herenegun. Duela bi hilabete ondoko etxera aldatu zirenetik, ia egunero egiten du negar hirutan bizilagun berrien haurtxoak. Negar astuna, frustrazioz betea. Lanean jarraitzeko agindu diot neure buruari, total, ezin dut ezer […]
Denak ez du berdin balio

BERRIA EGUNKARIA. Lagun batekin gelditu da bazkalostean paseo baterako; zerua urdin, itsasoa oldartuta. Oinetakoak erantzi eta area zapalduz joan dira eguzki goxotan. Askotan bezala, hizketaldiak literaturaranzko bidea hartu du; lehen hezkuntzako irakaslea da laguna eta kezkatu egiten du literaturak eskolan eta etxean hartzen duen lekuak. Kezkatu, hartzen ez duen lekuak kezkatzen du. Izan ere, kexaka […]
Euliak tiroka akabatzen

BERRIA EGUNKARIA. Tximeletak tripan oheratu ziren atzo N eta I, jakin bazekiten, azken egunetan bezala, apenas egingo zutela lorik. Urduritasuna izan dute bizikide azken asteetan, gertatu zitekeenaren mamua bizilagun. Esnatu eta lehen gauza mugikorra hartu du N-k. Erabiltzailea eta pasahitza sartzen dituen bitartean loteria bidegabe bateko nahigabeko partaide dela pentsatzen du. Nahi du Ikasguneak emango […]
Haurtzaroa arriskuan

BERRIA EGUNKARIA. Lau urteko haurra leihora gerturatu da eta gortina apartatzeko eskatu dio amari. Emakumeak hala egin du, eta kanpora begira jarri beharrean, haurraren aurpegiari erreparatu dio. Elurra goitik behera ikusten duen lehen aldia da. Hasieran, harridura darie haren begi erneei, nahastuta igurtzi du eskuarekin burua ondoren, eta, azkenik, aurpegia piztu zaionean, haurraren irribarre berbera […]
Xuharren erditzea (2016-3-7)

KONTAKIZUNA. “Nerea, hortxe daukazu Xuhar, hartu” Ez dut gogoratzen hitz horiek Josunek edo Clarak esan zizkidan. Inoiz ahaztuko ez dudana, ordea, da nola behera begiratu eta bertan ikusi nueneko unea, eta nola atera nuen uretatik eta begiratu zidan begietara. Eta ezta ere, nire bikoteari begiratu eta nola sentitu nuen elkarrekin edozertarako gai izango ginela beti, […]
Aholkurik ez du inork beretzat

BERRIA EGUNKARIA. Ez dio bularrari ongi heltzen. Hankak hoztuko zaizkio. Ez al du arropa gehiegi? Gutxi jartzen duzu titian. Bular bakoitzean hamar minutu jarrita nahiko. Beti besoetan gaizki ohituko duzu. Ez al zaizu itoko trapu horren barruan? Ume hori gosetuta dago. Ez zaio ezer gertatzen negar pixka bat egiteagatik. Logura dauka. Zure ohean sartzen baduzu […]
Ispiluko itzalak

BERRIA EGUNKARIA. Hotz egiten duen arren, ateri dator igande arratsaldea. Hamabi urteko semea alfonbra gainean eserita dago, anaia txikiaren aldamenean telebista ikusten. Lagunekin ateratzeko gogorik ez daukala esan dio amari minutu batzuk lehenago, berdin egin zuen bezperan ere. Amak, lehen bulkadari eutsi eta ez dio esan etxean ez gelditzeko, ez dio esan lagunik gabe geratuko […]
Gure haziak

BERRIA EGUNKARIA. Loreontzi garden bat daukagu egongelako apalategian duela lauzpabost urte. Ez du landarerik gordetzen, baina haziz betea egoten da. Gure haziak irakurri daiteke haurrek margotutako egurrezko letretan. Hau idaztera eseri aurretik, ontziari begiratu diot: koloretako paper txiki mordoxka bat, harri batzuk eta nonbaiteko sarrerak diruditen beste pare bat paper zati. Irribarre bat marraztu zait aurpegian eta […]
Denborak asko balio du

BERRIA EGUNKARIA. Berrikuntza lanak egiten ari dira gure haurren ikastetxean eta, besteak beste, jangela handitu dute; jaiotza-tasak behera jarraitzen duen garaiotan ez direlako eskolak jatorriz eraikitakoan kabitzen. Bereziki deigarria egiten zait 09:00etatik 16:30ak arte eskolan egoten den 3 eta 6 urte bitarteko haur kopurua, zazpi ordu eta erdi —gutxienez— gurasoekin egon gabe. Batzuk Gau Beltza-ri tiraka, […]
Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]