Intrantsigentzia: Eztabaida batean amore emateko edo nolabaiteko adostasunera iristeko prest ez dagoenaren jarrera. (Ik. Irmokeria.)

Amore eman: Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. (Sinonimoak: etsi, txil egin, set egin, desesperatu.)

Onartu: Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. (Beste  adierak: 1. Proposamen edo iritzi bat ontzat edo egiazkotzat hartu. 2. Pertsonez mintzatuz, lagunarte edo elkarte bateko kide izaten utzi.)

Borondate: Nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko edo ez egiteko edo hautatzeko ahalmena.

Askatasun: Eragozpenik eza, traba gabezia. Edo: Besteren mendeko ez denaren egoera. Edo: Gizabanakoen oinarrizko eskubidea.

Gizabanako: Gizadiko banako bakoitza, gizakia. Giza espezieko banakoa. (Subespezieak, bi: Gizona eta gizona ez dena.)

Gizon: Gizaki arra, bereziki heldua dena. (Adib: Lehendakari berria gizon heterosexual zuria izango da.)

Heterosexual: Pertsonez mintzatuz, beste sexukoek erakartzen dutena.

Erakarri: Zerbaitek edo norbaitek beste zerbait beregana hel edo hurbilarazi.

Hurbil: Txikitzat jotzen den distantzia batera dagoena.

Distantzia: Ikastoleroen erruz euskal herritar askoren artean sortutako arrakala.

Ikastolero: Ez da bilaketa-irizpideak betetzen dituen emaitzarik aurkitu. Saiatu berriro, mesedez.

Ikastolero: Ez da bilaketa-irizpideak betetzen dituen emaitzarik aurkitu. Saiatu berriro, mesedez.

Ikastolero: Eztabaida batean amore emateko edo nolabaiteko adostasunera iristeko prest ez daudenek erdeinuz erabiltzen duten terminoa.