2022 LITERATURA EUSKADI SARIETAKO HAUTAGAIA
Kontakizun hauetako pertsonaiak amildegi baten aurrean daude; erabaki bat hartzearen eta hura gauzatzearen artekoan, aldatzeko borondatearen eta aldaketaren beraren artekoan.
Nerea Loiolaren obra hau zazpi kontakizunek osatzen dute, maitasunaren, desiraren, sexuaren, familiaren eta zoriontasunaren eraikuntzaren artean mugitzen direnak… desira-betebeharra-utopia. Istorio iradokitzaileak dira, estilo findu batez idatziak, betiere giza harremanen inguruan biraka eta keinu zein xehetasun txikiei adi. Epicentro izeneko ipuinak ematen dio izena liburuari.
«Hasiera berri batek, benetan berria bada, krisi bat dakar berekin. Benetako edozein aldaketak beldurra ematen du. Beldurrik ez baduzu, ez da benetako aldaketa».
«Batzuetan gure istorioan hain murgilduta gaude, ezen ez baitugu ohartzen beste pertsona batzuen bizitzan bigarren mailako aktoreak baino ez garela. Edo figuranteak. Edo dekoratua».
«Baina ez da haragiz eta hezurrez egina sentitzen, kristalez eta likidoz baizik. Ezin da mugitu. Mugituko balitz, hautsi egingo litzateke. Eta hausten bada, belarraren gainean geratuko den bakarra benetako eta duin izan zen pertsona bat gordetzen zuen ontziaren aztarna mingarriak izango dira».