Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]