Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]

Titi-harro

BERRIA EGUNKARIA. Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak… Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada […]