Greba Feminista Orokorra

BERRIA EGUNKARIA. Birramonak etxetik kanpo egin behar izan zuen lan alargundu zenean, bi alaba txikiak monjek zaindu zituzten. Amonak nire ama eta beste sei haur zaindu zituen. Amak ahizpa eta biok zaindu gintuen. Nik nire hiru semeak zaintzen ditut. Amonak birramona zaindu zuen adinak ezindu zuenean. Amona emakume arrazializatu batek zaindu zuen hil artean. Oraindik […]

Errezitatiboa (edo nor da nor)

Liburu bat esku artean, bi emakumeren aldizkako adiskidetasun baten istorioa. Twyla eta Roberta. Hasieratik dakizu bata beltza dela eta bestea zuria, baina ez da inongo momentutan zehazten nor den nor; interpretazioaren atea erabat zabalik dago. Berehala ohartzen zara zure estereotipo eta espektatibekin jolasten duela idazleak, trebeziaz aurpegiratzen dizu arraza testuinguruaren eta begiradaren araberako eraikuntza soziala […]

Erantzukizun feministaren lanbroa

BERRIA EGUNKARIA. Telefonoz deitu dio L-k emakumeari, konplexuegia da gaia Whatsapp bidez azaltzeko. L indarkeria matxistaren biktima da, eta jendaurrean gertatu zen jazarpen egoera bateko hainbat lekukok bertan izan zirela baieztatzea beharko luke. Bi pertsonaren kontaktua lortu du: gizona bata, emakumea bestea. Aurrena emakumeari deituko dio. Egoera azaldu dionean berehala esan dio baietz, ikusi zuela […]

Xuharren erditzea (2016-3-7)

KONTAKIZUNA. “Nerea, hortxe daukazu Xuhar, hartu” Ez dut gogoratzen hitz horiek Josunek edo Clarak esan zizkidan. Inoiz ahaztuko ez dudana, ordea, da nola behera begiratu eta bertan ikusi nueneko unea, eta nola atera nuen uretatik eta begiratu zidan begietara. Eta ezta ere, nire bikoteari begiratu eta nola sentitu nuen elkarrekin edozertarako gai izango ginela beti, […]

Aholkurik ez du inork beretzat

BERRIA EGUNKARIA. Ez dio bularrari ongi heltzen. Hankak hoztuko zaizkio. Ez al du arropa gehiegi? Gutxi jartzen duzu titian. Bular bakoitzean hamar minutu jarrita nahiko. Beti besoetan gaizki ohituko duzu. Ez al zaizu itoko trapu horren barruan? Ume hori gosetuta dago. Ez zaio ezer gertatzen negar pixka bat egiteagatik. Logura dauka. Zure ohean sartzen baduzu […]

Egia vs Errealitatea

BERRIA EGUNKARIA. Eleberri bat irakurtzen hasi eta gustuko ez badut, irakurtzeari uzten dioten horietakoa naiz. Saiakera bat irakurtzen hasi eta ulertzen ez badut, hiztegi bat aldamenean jarri eta berriz saiatzen naiz; eskatzen didan ahalegina handia bada, ziurrenik liburu hori irakurtzeari utziko diot baita ere. Tarteka, idazlea esaten ari zaidana ezin ulerturik ibili arren, esaten ari […]

Ardi galduak

NARRAZIOA. Hogeita bi, hogeita hiru eta hogeita lau. Kaka. Zazpi falta dira. Ingurura begiratu du Leirek, maldan gora eta behera. Zazpi ardi ez dira erraz desagertzen, alde egin ez badute behintzat. Mugikorra atera du poltsikotik, elastikoarekin izerdia lehortu eta orduari begiratu dio. Asubeko Triniri esan dio itzuliko zela haurra esnatu aurretik. Lasai egoteko erantzun dio […]

(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]

Ez dut ezer sentitzen

BERRIA EGUNKARIA. Denak du bukaera bat. Mundua mundu denetik ez da horrelako egiarik egon. Eta maitasuna ez da arau hori hausten duen salbuespena. Bizitzak igaro egiten gaitu, bultza egiten digu, harrapatu, eraitsi eta berreraiki; eta, horrekin batera, ezinbestean, etapa berriak ireki eta ixten zaizkigu. Errealitatearen joko-arauak ulertuta ere, betikotzat ematen genuen maitasun harreman hura amaitzean, […]

‘Productivity Anxiety’

BERRIA EGUNKARIA. Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz. Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut […]