Haur oso, pertsona erdi

BERRIA EGUNKARIA. Negarrez berriz ere. Goizean egin du bere saioa, orain eguerdian bigarrena eta gauean egingo du beste bat. Atzo egin zuen moduan. Eta herenegun. Duela bi hilabete ondoko etxera aldatu zirenetik, ia egunero egiten du negar hirutan bizilagun berrien haurtxoak. Negar astuna, frustrazioz betea. Lanean jarraitzeko agindu diot neure buruari, total, ezin dut ezer […]

Haurtzaroa arriskuan

BERRIA EGUNKARIA. Lau urteko haurra leihora gerturatu da eta gortina apartatzeko eskatu dio amari. Emakumeak hala egin du, eta kanpora begira jarri beharrean, haurraren aurpegiari erreparatu dio. Elurra goitik behera ikusten duen lehen aldia da. Hasieran, harridura darie haren begi erneei, nahastuta igurtzi du eskuarekin burua ondoren, eta, azkenik, aurpegia piztu zaionean, haurraren irribarre berbera […]

Aholkurik ez du inork beretzat

BERRIA EGUNKARIA. Ez dio bularrari ongi heltzen. Hankak hoztuko zaizkio. Ez al du arropa gehiegi? Gutxi jartzen duzu titian. Bular bakoitzean hamar minutu jarrita nahiko. Beti besoetan gaizki ohituko duzu. Ez al zaizu itoko trapu horren barruan? Ume hori gosetuta dago. Ez zaio ezer gertatzen negar pixka bat egiteagatik. Logura dauka. Zure ohean sartzen baduzu […]

Ispiluko itzalak

BERRIA EGUNKARIA. Hotz egiten duen arren, ateri dator igande arratsaldea. Hamabi urteko semea alfonbra gainean eserita dago, anaia txikiaren aldamenean telebista ikusten. Lagunekin ateratzeko gogorik ez daukala esan dio amari minutu batzuk lehenago, berdin egin zuen bezperan ere. Amak, lehen bulkadari eutsi eta ez dio esan etxean ez gelditzeko, ez dio esan lagunik gabe geratuko […]

Denborak asko balio du

BERRIA EGUNKARIA. Berrikuntza lanak egiten ari dira gure haurren ikastetxean eta, besteak beste, jangela handitu dute; jaiotza-tasak behera jarraitzen duen garaiotan ez direlako eskolak jatorriz eraikitakoan kabitzen. Bereziki deigarria egiten zait 09:00etatik 16:30ak arte eskolan egoten den 3 eta 6 urte bitarteko haur kopurua, zazpi ordu eta erdi —gutxienez— gurasoekin egon gabe. Batzuk Gau Beltza-ri tiraka, […]