(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]

Ez osa, ez kidetza

BERRIA EGUNKARIA. Semeak berekin futbolean jolastu nahi zuela esan zionean, ikusi zituen hormigoizko futbol-zelai urdinak han-hemen zeuzkan arrakalak. Ikusi zuen arrakala horietako batean orkatila bihurritzeko arriskua. Hala ere, baiezkoa esan zion semeari, ez lehendabizikoan, baina bai ondoren; oporretako lehen eguna zuen. Ez zuen ikusi, ordea, zulo horietako batean orkatila bihurritu ezkero egin zezakeen lesioaren benetako […]

Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]