Neke bada neke

BERRIA EGUNKARIA. Osteguna oraindik. Kikara kafez eta esnez bete eta mikrouhin labean sartu du. Deskafeinatua hartzen du normalean, baina oporretatik itzuli eta lanean daramatzan hiru egunetan kafeina ematen ari zaio gorputzari. Multibitaminiko bat erosi behar duela apuntatu du agendan, goizean goizeko Zoom bileraren eta ondorengo lan saioaren artean. Udaberriak jipoituko balu bezala sentitzen da urtero […]