Tristuraren tristezia

BERRIA EGUNKARIA. Ohetik salto egin eta komunerako bidea hartu du lasterka. Ez da iritsi, ordea, eta pasilloan bota du dena: afaria, infusioa eta ezinegona. Bere burua ere bertan erortzen utzi du eta malkoek rooibosarekin nahastean sortzen dituzten irudi iheskorrei begira, bildu-bildu eginda geratu da, negarraldi lotu eta kontsolaezin betean. Nonbait irakurri du hau dela urteko […]
Haragi bizitan

BERRIA EGUNKARIA. Ezkerreko eskuko atzamarrei begiratu diet lehendabizi eta eskuinekoei ondoren: guztira bost azazkal ditut luze eta beste bost hortzekin txikituta. Kale; beste behin ere. Gainera, aste honetan behin bakarrik jaiki naiz kirola egitera haurrak esnatu aurretik, astean hirutan egitea nuenean helburu. Eta atzo bi polboroi jan nituen ezkutuan. Urte berria iristearekin batera, milioika pertsonak […]
(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]
Gure haziak

BERRIA EGUNKARIA. Loreontzi garden bat daukagu egongelako apalategian duela lauzpabost urte. Ez du landarerik gordetzen, baina haziz betea egoten da. Gure haziak irakurri daiteke haurrek margotutako egurrezko letretan. Hau idaztera eseri aurretik, ontziari begiratu diot: koloretako paper txiki mordoxka bat, harri batzuk eta nonbaiteko sarrerak diruditen beste pare bat paper zati. Irribarre bat marraztu zait aurpegian eta […]
Gaztelu bat Malloetara begira

BERRIA EGUNKARIA. Astiro gerturatu da haritz-egurrez egindako ate bikoitzaren parera. Esku forma duen aldabara iritsi aurretik ikusi du hilotza ateak dauzkan leihatiletatik barrena. Sekula baino hotzagoa iruditu zaio aldabaren burdina eskuaz inguratu duenean. Arnasa hartu du sakon eta bi kolpe eman dizkio ateari, baina inork zabaldu aurretik sartu da. Jendez betea dago etxea, hutsik dagoela […]
Ez dut ezer sentitzen

BERRIA EGUNKARIA. Denak du bukaera bat. Mundua mundu denetik ez da horrelako egiarik egon. Eta maitasuna ez da arau hori hausten duen salbuespena. Bizitzak igaro egiten gaitu, bultza egiten digu, harrapatu, eraitsi eta berreraiki; eta, horrekin batera, ezinbestean, etapa berriak ireki eta ixten zaizkigu. Errealitatearen joko-arauak ulertuta ere, betikotzat ematen genuen maitasun harreman hura amaitzean, […]
Gure doloreak

BERRIA EGUNKARIA. Arriaga antzokiko alfonbra gorriak ez du bat egiten bi ertzainen uniformearekin; argazkiko hamar lagunek osatzen duten arkuaren bi ertzetan ageri dira. Atzean, Dolores Redondo idazlearen azken liburuaren azalarekin egindako mural erraldoia. Idazlea bera dago argazkiaren erdian, Urkullu lehendakaria eskuinean eta Ramon Garcia aurkezlea ezkerrean; Aburto eta Erkoreka ere berehala ikusi ditut. Arriaga antzokia […]
Ahobete eta belarrihotz

BERRIA EGUNKARIA. Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa. Bailarako mankomunitateak antolatutako emakume ekintzaileentzako ikastaro bateko arduradunak mezua bidali dio biharko saioaren inguruko informazioa […]
‘Productivity Anxiety’

BERRIA EGUNKARIA. Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz. Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut […]
‘Lur gainean, itzal azpian’

BERRIA EGUNKARIA. Aterkipean zeharkatu ditut parkingaren eta tabernaren arteko bi zebra bideak. Zain ditudanen aurpegi biziek eta elkarri emandako besarkadek ez dute bat egiten aterpeko egun goibelarekin. Leirek liburu berria atera du oihalezko bere poltsatik niri oparitzeko eta orduantxe jakin dut testuaren lehen irakurlea izan nintzela duela zenbait hilabete; oilo ipurdia. Lur gainean, itzal azpian. Liburuaren […]