Ardi galduak

NARRAZIOA. Hogeita bi, hogeita hiru eta hogeita lau. Kaka. Zazpi falta dira. Ingurura begiratu du Leirek, maldan gora eta behera. Zazpi ardi ez dira erraz desagertzen, alde egin ez badute behintzat. Mugikorra atera du poltsikotik, elastikoarekin izerdia lehortu eta orduari begiratu dio. Asubeko Triniri esan dio itzuliko zela haurra esnatu aurretik. Lasai egoteko erantzun dio […]

Ez dut ezer sentitzen

BERRIA EGUNKARIA. Denak du bukaera bat. Mundua mundu denetik ez da horrelako egiarik egon. Eta maitasuna ez da arau hori hausten duen salbuespena. Bizitzak igaro egiten gaitu, bultza egiten digu, harrapatu, eraitsi eta berreraiki; eta, horrekin batera, ezinbestean, etapa berriak ireki eta ixten zaizkigu. Errealitatearen joko-arauak ulertuta ere, betikotzat ematen genuen maitasun harreman hura amaitzean, […]

Gure doloreak

BERRIA EGUNKARIA. Arriaga antzokiko alfonbra gorriak ez du bat egiten bi ertzainen uniformearekin; argazkiko hamar lagunek osatzen duten arkuaren bi ertzetan ageri dira. Atzean, Dolores Redondo idazlearen azken liburuaren azalarekin egindako mural erraldoia. Idazlea bera dago argazkiaren erdian, Urkullu lehendakaria eskuinean eta Ramon Garcia aurkezlea ezkerrean; Aburto eta Erkoreka ere berehala ikusi ditut. Arriaga antzokia […]

‘Productivity Anxiety’

BERRIA EGUNKARIA. Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz. Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut […]

‘Menage a trois’

NARRAZIOA. Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu. Dio bozgorailutik meditazioko mugikorreko aplikazioak. Elisak ohearen gainean utzi du mugikorra eta logelatik atera da. Gaurko saioan gure gorputzaz jabetuko gara eta duintasunez betetako jarrera bat emango diogu. Dio bozgorailuko emakume ahots goxoak. Valeria, esaten dio Elisak. Mantso […]

Zipli Freixasek, zapla Estebanek

BERRIA EGUNKARIA. Zahartu egingo naiz. Egunero zahartzen naiz pixka bat gehiago. Nola erreakzionatzen du gure buruak baieztapen horren aurrean? Bertigoa? Beldurra? Ukazioa? Higuina? Zergatik horrelako erreakzio ezkorrak? Zahartzea ez al da ba bizitzea? Ze leku ematen diogu gizartean zahartzaroari? Ze eredu edo erreferente ditugu? Anna Freixas idazlearen Yo, vieja liburuaren bitartez iritsi naiz hausnarketa horietara; zahartzaroari buruzko […]

Bio(erradio)grafiak

BERRIA EGUNKARIA. Graduondoko ikaslea zela, Jenn Shaplandek Annemarie izeneko emakume batek Carson McCullers idazle estatubatuarrari idatzitako gutun batzuk aurkitu zituen. Bi emakumeen arteko sentimendu intimo eta lotsagabeak gordetzen dituzten gutun horietan, Shaplandek ez zuen literaturaren historiak erretratatutako McCullers bera ikusten. Bulkada bat sentitu zuen: zeinen narratibetatik daude eraikita emakumeen istorioak? Hasierako jakin-minak obsesio progresibo bati […]