Neke bada neke

BERRIA EGUNKARIA. Osteguna oraindik. Kikara kafez eta esnez bete eta mikrouhin labean sartu du. Deskafeinatua hartzen du normalean, baina oporretatik itzuli eta lanean daramatzan hiru egunetan kafeina ematen ari zaio gorputzari. Multibitaminiko bat erosi behar duela apuntatu du agendan, goizean goizeko Zoom bileraren eta ondorengo lan saioaren artean. Udaberriak jipoituko balu bezala sentitzen da urtero […]
Xuharren erditzea (2016-3-7)

KONTAKIZUNA. “Nerea, hortxe daukazu Xuhar, hartu” Ez dut gogoratzen hitz horiek Josunek edo Clarak esan zizkidan. Inoiz ahaztuko ez dudana, ordea, da nola behera begiratu eta bertan ikusi nueneko unea, eta nola atera nuen uretatik eta begiratu zidan begietara. Eta ezta ere, nire bikoteari begiratu eta nola sentitu nuen elkarrekin edozertarako gai izango ginela beti, […]
‘Menage a trois’

NARRAZIOA. Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu. Dio bozgorailutik meditazioko mugikorreko aplikazioak. Elisak ohearen gainean utzi du mugikorra eta logelatik atera da. Gaurko saioan gure gorputzaz jabetuko gara eta duintasunez betetako jarrera bat emango diogu. Dio bozgorailuko emakume ahots goxoak. Valeria, esaten dio Elisak. Mantso […]
Ez osa, ez kidetza

BERRIA EGUNKARIA. Semeak berekin futbolean jolastu nahi zuela esan zionean, ikusi zituen hormigoizko futbol-zelai urdinak han-hemen zeuzkan arrakalak. Ikusi zuen arrakala horietako batean orkatila bihurritzeko arriskua. Hala ere, baiezkoa esan zion semeari, ez lehendabizikoan, baina bai ondoren; oporretako lehen eguna zuen. Ez zuen ikusi, ordea, zulo horietako batean orkatila bihurritu ezkero egin zezakeen lesioaren benetako […]
Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]