Ikastolero

berria egunkaria. Intrantsigentzia: Eztabaida batean amore emateko edo nolabaiteko adostasunera iristeko prest ez dagoenaren jarrera. (Ik. Irmokeria.) Amore eman: Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. (Sinonimoak: etsi, txil egin, set egin, desesperatu.) Onartu: Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. (Beste adierak: 1. Proposamen edo iritzi bat ontzat edo egiazkotzat hartu. 2. Pertsonez mintzatuz, […]
Ezin da begirada kontua izan

BERRIA EGUNKARIA. Atsedenaldia irakasle gelan igarotzeko ohitura du, lankideak irakasle bizitzaz kanpo ezagutzeko aukera ederra izaten da. Hala ere, hizketaldiek institutuko kezkak, ezinak eta pozak konpartitzeko ere balio izaten dute sarri. Berak atera du gaurkoan gaia: 14 urteko ikasle bat burumakur ikusten du azkenaldian. Saiatu da harengana gerturatzen, galdetu dio, baina ez du ezer lortu; […]
Egia osorik ez, eskerrik asko

berria egunkaria. Zenbait jende eta sindikaturen mezuak irakurrita, badirudi gure haurrentzat ikastola hautatu dugunok supremazista xenofobo batzuk garela. Badirudi euren haurrentzat EAEren administrazioko eskola publikoa hautatu dutenak direla egia osoaren jabe. Aspaldi ikasi genuen arren, odolez eta minez ikasi ere, ezer ez dela zuri edo beltz, inoren diskurtsotan ezin dela egia osorik aurkitu. Ustezko egia […]
Euliak tiroka akabatzen

BERRIA EGUNKARIA. Tximeletak tripan oheratu ziren atzo N eta I, jakin bazekiten, azken egunetan bezala, apenas egingo zutela lorik. Urduritasuna izan dute bizikide azken asteetan, gertatu zitekeenaren mamua bizilagun. Esnatu eta lehen gauza mugikorra hartu du N-k. Erabiltzailea eta pasahitza sartzen dituen bitartean loteria bidegabe bateko nahigabeko partaide dela pentsatzen du. Nahi du Ikasguneak emango […]
Buruila

berria egunkaria. Euskal Herria, 1991ko iraila. Johañe, Laida, Pantxika, Maialen, Txomin eta Maiderrek urduri hartu dute eskolarako bidea: lehen aldiz gurutzatuko dute Bunuzeko Intxauseta etxeko ataria. Gurasoen urduritasuna, ikararen eta estasiaren arteko mugetan dabil dantzan, errusiar mendi batean nola. Zerbait sortu dute ezer ez zegoen tokian: Oztibarreko ikastola. «Ohartuak gintxun euskara gero eta gutiago entzuten […]