Ogi-apurrak elkarri jaten

BERRIA EGUNKARIA. Lehiakideez galdetzen dio mankomunitateko teknikariak. Bere kontura lanean jarri da eta bailarak eskaintzen dituen diru-laguntzak baliatu nahi baditu, bere proiektuaren bideragarritasun plan bat egin behar du lehendabizi. Lehiakideak. Ustezko lehiakide horiek bere lagunak direla erantzuten dio. Teknikariak, asmo onez, esaten dio identifikatu egin beharko lukeela zer eskaini dezakeen berak beste idazleek eskaini ezin […]

Justiziarik ez guretzat

BERRIA EGUNKARIA. Beste artikulu bat bidali nuen lehendabizi atzo BERRIAko erredakziora. Baina arratsaldean webgunean sartu eta justiziak euskararen aurka hartutako azken erabakia irakurtzean, sutu egin nintzen. Ez da posible. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan. Sententziak dio euskara […]

Bigarren mailako euskaldunak

berria egunkaria. Euskaldun asko bezala, duela hogei urte gertatutakoaren inguruan pentsatzen jarri nintzen ni ere astelehenean. Non nengoen Egunkaria itxi zutenean? Nola jakin nuen? Nola erreakzionatu nuen? Hamazazpi urte nituen eta nik ez daukat egun hartako kontakizun epikorik. Uste dut institutura iritsi arte ez nuela gertatutakoaren berri izan. Nire etxean ez zen euskal gatazkaz hitz egiten, nire […]

Aholkurik ez du inork beretzat

BERRIA EGUNKARIA. Ez dio bularrari ongi heltzen. Hankak hoztuko zaizkio. Ez al du arropa gehiegi? Gutxi jartzen duzu titian. Bular bakoitzean hamar minutu jarrita nahiko. Beti besoetan gaizki ohituko duzu. Ez al zaizu itoko trapu horren barruan? Ume hori gosetuta dago. Ez zaio ezer gertatzen negar pixka bat egiteagatik. Logura dauka. Zure ohean sartzen baduzu […]

Beste gol bat gure atean

BERRIA EGUNKARIA. Kutxatilako ilaran dagoela ikusi ditu Real Madril taldeko kamisetak. Zarautzen dagoen izen ezaguneko kirol denda batean izan da. Hasieran pentsatu du nahastu egingo zela, ez zirela madrileko kamisetak izango, baina begirada apalategian finkatzean baieztatu du: bi talde euskaldunen elastikoen aldamenean daude, helduentzat zein haurrentzat aukeran. «Noiztik salduko ote dituzte Real Madrilekoak?», galdetu dio […]

Egia vs Errealitatea

BERRIA EGUNKARIA. Eleberri bat irakurtzen hasi eta gustuko ez badut, irakurtzeari uzten dioten horietakoa naiz. Saiakera bat irakurtzen hasi eta ulertzen ez badut, hiztegi bat aldamenean jarri eta berriz saiatzen naiz; eskatzen didan ahalegina handia bada, ziurrenik liburu hori irakurtzeari utziko diot baita ere. Tarteka, idazlea esaten ari zaidana ezin ulerturik ibili arren, esaten ari […]

Ispiluko itzalak

BERRIA EGUNKARIA. Hotz egiten duen arren, ateri dator igande arratsaldea. Hamabi urteko semea alfonbra gainean eserita dago, anaia txikiaren aldamenean telebista ikusten. Lagunekin ateratzeko gogorik ez daukala esan dio amari minutu batzuk lehenago, berdin egin zuen bezperan ere. Amak, lehen bulkadari eutsi eta ez dio esan etxean ez gelditzeko, ez dio esan lagunik gabe geratuko […]

Tristuraren tristezia

BERRIA EGUNKARIA. Ohetik salto egin eta komunerako bidea hartu du lasterka. Ez da iritsi, ordea, eta pasilloan bota du dena: afaria, infusioa eta ezinegona. Bere burua ere bertan erortzen utzi du eta malkoek rooibosarekin nahastean sortzen dituzten irudi iheskorrei begira, bildu-bildu eginda geratu da, negarraldi lotu eta kontsolaezin betean. Nonbait irakurri du hau dela urteko […]

Haragi bizitan

BERRIA EGUNKARIA. Ezkerreko eskuko atzamarrei begiratu diet lehendabizi eta eskuinekoei ondoren: guztira bost azazkal ditut luze eta beste bost hortzekin txikituta. Kale; beste behin ere. Gainera, aste honetan behin bakarrik jaiki naiz kirola egitera haurrak esnatu aurretik, astean hirutan egitea nuenean helburu. Eta atzo bi polboroi jan nituen ezkutuan. Urte berria iristearekin batera, milioika pertsonak […]

(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]