Bio(erradio)grafiak

BERRIA EGUNKARIA. Graduondoko ikaslea zela, Jenn Shaplandek Annemarie izeneko emakume batek Carson McCullers idazle estatubatuarrari idatzitako gutun batzuk aurkitu zituen. Bi emakumeen arteko sentimendu intimo eta lotsagabeak gordetzen dituzten gutun horietan, Shaplandek ez zuen literaturaren historiak erretratatutako McCullers bera ikusten. Bulkada bat sentitu zuen: zeinen narratibetatik daude eraikita emakumeen istorioak? Hasierako jakin-minak obsesio progresibo bati […]

Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]

Odol-jende

berria egunkaria. Heldu da urtaro aldaketa, eta hosto lehorrekin batera garai berrien usaina ere badu udazken honek. Udazken baino, negu itxura hartzen diot datorrenari; dena ilun eta gorri. Okerrena, negu horretan biluzik eta hotz irudikatzen dudana ez dela neure burua, nire semeena baizik, jakin badakidalako izutzen nauen etorkizun hori iritsiko balitz beraientzat izango litzatekeela ilunen […]

Buruila

berria egunkaria. Euskal Herria, 1991ko iraila. Johañe, Laida, Pantxika, Maialen, Txomin eta Maiderrek urduri hartu dute eskolarako bidea: lehen aldiz gurutzatuko dute Bunuzeko Intxauseta etxeko ataria. Gurasoen urduritasuna, ikararen eta estasiaren arteko mugetan dabil dantzan, errusiar mendi batean nola. Zerbait sortu dute ezer ez zegoen tokian: Oztibarreko ikastola. «Ohartuak gintxun euskara gero eta gutiago entzuten […]

Titi-harro

BERRIA EGUNKARIA. Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak… Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada […]

‘Automonoak’

BERRIA EGUNKARIA. 2022-09-01 Kafesne bete kikara eskuan eseri da logelako mahaiaren parean, eta ordenagailua zabaldu du. Autonomoa da gaurtik aurrera, autore autonomoa. Lehen aldia du lanerako ordutegi jakinik gabe. Autonomia, autogestioa. Ez da egia, badu ordutegia: lan egin dezake goizean haurrak eskolara eraman eta eguerdian jaso bitartean, eta bazkalostean, berdin, eskolara eraman eta jaso bitartean. […]