1936ko Teneri

Nerea’k IDAZLEAK.EUS-EN ARGITARATUA. 2025-10-14 Norbait izandakoa zara niretzat,izango nintzen norbait nintzen zuretzat;zure hitzekairean marraztu dute zubi bat. 1936ko egun batez,amets bat bidali zenuengerora etorriko zen aldira,2036ra —Nork esan dit, egutegi onen iyeki bat edo bestek,edo… askok, idaztitegiren bateko apalan,edo ganbara kutxetanegun bat bestean,eunki oso bateko loa egingo ez dutenik? Inbokatu zenuen irakurle bat,eta sinistu zenueneuskara […]

ZEBRA-BIDEAK GURUTZATZEN

Nagore Fernandezen kritika ‘Zebrak eta bideak’ liburuari. BERRIA EGUNKARIA. 2024-11-17 Zebrak eta bideak du izenburua Nerea Loiolak Erein etxean argitaratu berri duen ipuin liburuak. 2021ean argitaratu zuen Epizentroa obrarekin batera, hizpide duguna da Loiolaren bigarren ekarpena helduen literaturan, eta bigarren horretan ere ipuinen alde egin du autoreak. Genero literarioak ez ezik, perspektibak ere elkartzen ditu bi-biak; kontakizun guztietan, […]

Idazlearen itzala

BERrIA EGUNKARIA. Bere buruaz beste egin zuenean, Romain Garyk ohar batean aitortu zuen bera zela Émile Ajar idazlea. Sekulako zalaparta sortu zen Frantzian, oihartzuna mundu osora zabalduz. Ez zen nolanahiko aitortza: Romain Gary —behin irabazi daitekeen— Goncourt saria bi aldiz irabazi duen idazle bakarra izango da orduz geroztik. 1974. urtean hasi zen dena, Garyk eleberri […]

Errezitatiboa (edo nor da nor)

Liburu bat esku artean, bi emakumeren aldizkako adiskidetasun baten istorioa. Twyla eta Roberta. Hasieratik dakizu bata beltza dela eta bestea zuria, baina ez da inongo momentutan zehazten nor den nor; interpretazioaren atea erabat zabalik dago. Berehala ohartzen zara zure estereotipo eta espektatibekin jolasten duela idazleak, trebeziaz aurpegiratzen dizu arraza testuinguruaren eta begiradaren araberako eraikuntza soziala […]

Ez zait loteria tokatu

EDO ‘RAUL GUERRA GARRIDO’ BEKA EMATE EKITALDIAN ESANDAKOAK Sorkuntza mundu konplexua da, lana eta salmenta batzen ditu, artea eta ekonomia, inmateriala eta industria, sortzailea eta teknikaria, mitoa eta errealitatea. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belauntzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu ondoratzeko […]

Letrek ere behar dituzte zenbakiak

BERRIA EGUNKARIA. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belaontzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu hondoratzeko bezainbeste indar izango duen ekaitzaren mehatxua; ez dakizu noiz eta nondik etorriko den, baina iragarpenek beti diote gertu daukazula. Euskaraz sortzen baduzu, gainera, zure belaontziko bela bakarra […]

Euskarazkoak soilik

BERRIA EGUNKARIA. Afaldu ondorengo tartetxoa izaten da alabarekin hizketarako hartu ohi duena; bi ahizpa txikiak oheratu berritan etxean sortzen den isiltasun lasaigarriak adoretuta edo, monosilabikoa ez den hizketaldia egiteko prest egoten baita nerabea. Irakurtzen ari zen liburua amaitu zaiola esan dio gazteak, hiru egunetan irentsi du. Amak esan dio asteburuan liburu azoka izango dela herrian […]

Denak ez du berdin balio

BERRIA EGUNKARIA. Lagun batekin gelditu da bazkalostean paseo baterako; zerua urdin, itsasoa oldartuta. Oinetakoak erantzi eta area zapalduz joan dira eguzki goxotan. Askotan bezala, hizketaldiak literaturaranzko bidea hartu du; lehen hezkuntzako irakaslea da laguna eta kezkatu egiten du literaturak eskolan eta etxean hartzen duen lekuak. Kezkatu, hartzen ez duen lekuak kezkatzen du. Izan ere, kexaka […]

Ogi-apurrak elkarri jaten

BERRIA EGUNKARIA. Lehiakideez galdetzen dio mankomunitateko teknikariak. Bere kontura lanean jarri da eta bailarak eskaintzen dituen diru-laguntzak baliatu nahi baditu, bere proiektuaren bideragarritasun plan bat egin behar du lehendabizi. Lehiakideak. Ustezko lehiakide horiek bere lagunak direla erantzuten dio. Teknikariak, asmo onez, esaten dio identifikatu egin beharko lukeela zer eskaini dezakeen berak beste idazleek eskaini ezin […]

Egia vs Errealitatea

BERRIA EGUNKARIA. Eleberri bat irakurtzen hasi eta gustuko ez badut, irakurtzeari uzten dioten horietakoa naiz. Saiakera bat irakurtzen hasi eta ulertzen ez badut, hiztegi bat aldamenean jarri eta berriz saiatzen naiz; eskatzen didan ahalegina handia bada, ziurrenik liburu hori irakurtzeari utziko diot baita ere. Tarteka, idazlea esaten ari zaidana ezin ulerturik ibili arren, esaten ari […]