ZEBRA-BIDEAK GURUTZATZEN

Nagore Fernandezen kritika ‘Zebrak eta bideak’ liburuari. BERRIA EGUNKARIA. 2024-11-17 Zebrak eta bideak du izenburua Nerea Loiolak Erein etxean argitaratu berri duen ipuin liburuak. 2021ean argitaratu zuen Epizentroa obrarekin batera, hizpide duguna da Loiolaren bigarren ekarpena helduen literaturan, eta bigarren horretan ere ipuinen alde egin du autoreak. Genero literarioak ez ezik, perspektibak ere elkartzen ditu bi-biak; kontakizun guztietan, […]

Bizipoza auzolan

BERRIA EGUNKARIA. 2012. urteko udaberri amaiera da. Une pertsonal zaila bizitzen ari den ama gazteak, bi urte eta erdiko semea eraman du lehen aldiz pailazoak ikustera Iruñeko Arrotxapea auzora. Umea liluraturik egon da emanaldi hasieratik bukaerara, baita ama ere: ez zekien zenbaterainoko herri nahia, irri nahia eta maitasuna transmititzen zuten sudurgorriek. Amaieran, asko eta asko […]

Ikastolero

berria egunkaria. Intrantsigentzia: Eztabaida batean amore emateko edo nolabaiteko adostasunera iristeko prest ez dagoenaren jarrera. (Ik. Irmokeria.) Amore eman: Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. (Sinonimoak: etsi, txil egin, set egin, desesperatu.) Onartu: Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. (Beste  adierak: 1. Proposamen edo iritzi bat ontzat edo egiazkotzat hartu. 2. Pertsonez mintzatuz, […]

Idazlearen itzala

BERrIA EGUNKARIA. Bere buruaz beste egin zuenean, Romain Garyk ohar batean aitortu zuen bera zela Émile Ajar idazlea. Sekulako zalaparta sortu zen Frantzian, oihartzuna mundu osora zabalduz. Ez zen nolanahiko aitortza: Romain Gary —behin irabazi daitekeen— Goncourt saria bi aldiz irabazi duen idazle bakarra izango da orduz geroztik. 1974. urtean hasi zen dena, Garyk eleberri […]

Greba Feminista Orokorra

BERRIA EGUNKARIA. Birramonak etxetik kanpo egin behar izan zuen lan alargundu zenean, bi alaba txikiak monjek zaindu zituzten. Amonak nire ama eta beste sei haur zaindu zituen. Amak ahizpa eta biok zaindu gintuen. Nik nire hiru semeak zaintzen ditut. Amonak birramona zaindu zuen adinak ezindu zuenean. Amona emakume arrazializatu batek zaindu zuen hil artean. Oraindik […]

Errezitatiboa (edo nor da nor)

Liburu bat esku artean, bi emakumeren aldizkako adiskidetasun baten istorioa. Twyla eta Roberta. Hasieratik dakizu bata beltza dela eta bestea zuria, baina ez da inongo momentutan zehazten nor den nor; interpretazioaren atea erabat zabalik dago. Berehala ohartzen zara zure estereotipo eta espektatibekin jolasten duela idazleak, trebeziaz aurpegiratzen dizu arraza testuinguruaren eta begiradaren araberako eraikuntza soziala […]

Haur oso, pertsona erdi

BERRIA EGUNKARIA. Negarrez berriz ere. Goizean egin du bere saioa, orain eguerdian bigarrena eta gauean egingo du beste bat. Atzo egin zuen moduan. Eta herenegun. Duela bi hilabete ondoko etxera aldatu zirenetik, ia egunero egiten du negar hirutan bizilagun berrien haurtxoak. Negar astuna, frustrazioz betea. Lanean jarraitzeko agindu diot neure buruari, total, ezin dut ezer […]

Xanpu

BERRIA EGUNKARIA. Supermerkatuko korridore oso bat. Sei apal alderik alde. Goi-behe, ezker-eskuin, kolore guztietako potoak. Begi parean geratzen zaizkionetara gerturatu da, leporainoko adatsa laztandu, eta bat hartu du. Potoak dioena irakurri bitartean, ilea haztatu du. Hura utzi eta beste bat hartu du. Tira egin dio apur bat ile-xerlo bati eta hatzen artean kiribildu du azkenik. […]

Ze inporta du

BERRIA EGUNKARIA. Asteazken goizetako errutinari jarraitu diot gaur: umeak ikastolan utzi, itsasoari begirako mahaiak dituen kafetegira joan eta ordenagailua zabaldu. Asteroko iritzi artikulua idazteko unea da. Batzuetan garbi izaten dut zeri buruz aritu; astebetean, azkena idatzi nuenetik, egoten da barruan klik edo krak egiten didan gertakari, hizketaldi edo irudiren bat. Badira noraezean iristen ditudan asteazkenak […]

Letrek ere behar dituzte zenbakiak

BERRIA EGUNKARIA. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belaontzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu hondoratzeko bezainbeste indar izango duen ekaitzaren mehatxua; ez dakizu noiz eta nondik etorriko den, baina iragarpenek beti diote gertu daukazula. Euskaraz sortzen baduzu, gainera, zure belaontziko bela bakarra […]