Adikzioa bizio

BERRIA EGUNKARIA. Goizean esnatu eta komuneko lanak erdi lo egin bitartean, kafea mikrouhin labean berotzen ari den bitartean eta baita igogailua hirugarren solairutik bigarrengora jaitsi bitartean ere. Berdin du autobusaren zain dagoen, edo eserlekua hartu eta autobusa abiatu aurreko istanta den, edota autobusetik jaisteko ilaran zain dagoen. Haurrak eskolan utzi ditu ohi bezala, eta bizikleta […]

Norekin bai

BERRIA EGUNKARIA. Euskararen egoera ez zen nahi genuena eta etorkizuna ilun mintzo zen. Kontzientzia linguistikoa diluitzen ari zitzaigun. Aldaketarako giltza eskolek izango balute bezala jokatzen genuen; bertan ezarria genuen erantzukizuna eta itxaropena. Ulertu genuen arte eskolak bakarrik ezin zuela euskararekin, bakarrik ezin zuen bezala hezkidetzarekin. Ulertu genuen hezkuntzan jarritako erronkak herriarenak ere bazirela, eta sortu […]

Onak eta txarrak

BERRIA EGUNKARIA. Lehendabiziko golak sutsuki txalotu nituen; hamarreko abantaila hartu zutenean, jo nituen oraindik ere txalo batzuk; hortik aurrera, sufritu egin nuen. Semearen eskubaloi taldeak hogeita hemezortzigarren gola sartu zuenean, «markagailua ixteko» esan zion epaileak mahaian zegoenari; hau da, partida amaitu bitartean gol gehiago sartuta ere, markagailua ez aldatzeko. 38-8. Hogeita hamar goleko aldea 12-13 […]

Ezin da begirada kontua izan

BERRIA EGUNKARIA. Atsedenaldia irakasle gelan igarotzeko ohitura du, lankideak irakasle bizitzaz kanpo ezagutzeko aukera ederra izaten da. Hala ere, hizketaldiek institutuko kezkak, ezinak eta pozak konpartitzeko ere balio izaten dute sarri. Berak atera du gaurkoan gaia: 14 urteko ikasle bat burumakur ikusten du azkenaldian. Saiatu da harengana gerturatzen, galdetu dio, baina ez du ezer lortu; […]

Euskarazkoak soilik

BERRIA EGUNKARIA. Afaldu ondorengo tartetxoa izaten da alabarekin hizketarako hartu ohi duena; bi ahizpa txikiak oheratu berritan etxean sortzen den isiltasun lasaigarriak adoretuta edo, monosilabikoa ez den hizketaldia egiteko prest egoten baita nerabea. Irakurtzen ari zen liburua amaitu zaiola esan dio gazteak, hiru egunetan irentsi du. Amak esan dio asteburuan liburu azoka izango dela herrian […]

Zazpiak bat?

BERRIA EGUNKARIA. Baxoan euskaraz idaz/ dezala ikasleon lumak/ helduentzat kurtso duinak/ eta baliabidedunak/ haurrentzat udalekuak/ zuri berde gorridunak/ beste biderik ez dago/ segi borrokan lagunak/ ez dugulako izan nahi/ postaleko euskaldunak/ politika eraginkorrak/ dira behar ditugunak/ euskaraz izan behar badu/ guztion etorkizunak. Haira Aizpurua saratar bertsolari gaztearen hitzak entzutean oilo-ipurdia jarri zitzaidan. Ingurura begiratu nuen, guztion […]

Denak ez du berdin balio

BERRIA EGUNKARIA. Lagun batekin gelditu da bazkalostean paseo baterako; zerua urdin, itsasoa oldartuta. Oinetakoak erantzi eta area zapalduz joan dira eguzki goxotan. Askotan bezala, hizketaldiak literaturaranzko bidea hartu du; lehen hezkuntzako irakaslea da laguna eta kezkatu egiten du literaturak eskolan eta etxean hartzen duen lekuak. Kezkatu, hartzen ez duen lekuak kezkatzen du. Izan ere, kexaka […]

Neke bada neke

BERRIA EGUNKARIA. Osteguna oraindik. Kikara kafez eta esnez bete eta mikrouhin labean sartu du. Deskafeinatua hartzen du normalean, baina oporretatik itzuli eta lanean daramatzan hiru egunetan kafeina ematen ari zaio gorputzari. Multibitaminiko bat erosi behar duela apuntatu du agendan, goizean goizeko Zoom bileraren eta ondorengo lan saioaren artean. Udaberriak jipoituko balu bezala sentitzen da urtero […]

Egia osorik ez, eskerrik asko

berria egunkaria. Zenbait jende eta sindikaturen mezuak irakurrita, badirudi gure haurrentzat ikastola hautatu dugunok supremazista xenofobo batzuk garela. Badirudi euren haurrentzat EAEren administrazioko eskola publikoa hautatu dutenak direla egia osoaren jabe. Aspaldi ikasi genuen arren, odolez eta minez ikasi ere, ezer ez dela zuri edo beltz, inoren diskurtsotan ezin dela egia osorik aurkitu. Ustezko egia […]

Euliak tiroka akabatzen

BERRIA EGUNKARIA. Tximeletak tripan oheratu ziren atzo N eta I, jakin bazekiten, azken egunetan bezala, apenas egingo zutela lorik. Urduritasuna izan dute bizikide azken asteetan, gertatu zitekeenaren mamua bizilagun. Esnatu eta lehen gauza mugikorra hartu du N-k. Erabiltzailea eta pasahitza sartzen dituen bitartean loteria bidegabe bateko nahigabeko partaide dela pentsatzen du. Nahi du Ikasguneak emango […]