Ikastolero

berria egunkaria. Intrantsigentzia: Eztabaida batean amore emateko edo nolabaiteko adostasunera iristeko prest ez dagoenaren jarrera. (Ik. Irmokeria.) Amore eman: Gogor egiteari edo buru egiteari utzi, onartu. (Sinonimoak: etsi, txil egin, set egin, desesperatu.) Onartu: Eskaintzen edo ematen dena borondatez hartu, ontzat hartu. (Beste  adierak: 1. Proposamen edo iritzi bat ontzat edo egiazkotzat hartu. 2. Pertsonez mintzatuz, […]

Greba Feminista Orokorra

BERRIA EGUNKARIA. Birramonak etxetik kanpo egin behar izan zuen lan alargundu zenean, bi alaba txikiak monjek zaindu zituzten. Amonak nire ama eta beste sei haur zaindu zituen. Amak ahizpa eta biok zaindu gintuen. Nik nire hiru semeak zaintzen ditut. Amonak birramona zaindu zuen adinak ezindu zuenean. Amona emakume arrazializatu batek zaindu zuen hil artean. Oraindik […]

Haur oso, pertsona erdi

BERRIA EGUNKARIA. Negarrez berriz ere. Goizean egin du bere saioa, orain eguerdian bigarrena eta gauean egingo du beste bat. Atzo egin zuen moduan. Eta herenegun. Duela bi hilabete ondoko etxera aldatu zirenetik, ia egunero egiten du negar hirutan bizilagun berrien haurtxoak. Negar astuna, frustrazioz betea. Lanean jarraitzeko agindu diot neure buruari, total, ezin dut ezer […]

Xanpu

BERRIA EGUNKARIA. Supermerkatuko korridore oso bat. Sei apal alderik alde. Goi-behe, ezker-eskuin, kolore guztietako potoak. Begi parean geratzen zaizkionetara gerturatu da, leporainoko adatsa laztandu, eta bat hartu du. Potoak dioena irakurri bitartean, ilea haztatu du. Hura utzi eta beste bat hartu du. Tira egin dio apur bat ile-xerlo bati eta hatzen artean kiribildu du azkenik. […]

Ze inporta du

BERRIA EGUNKARIA. Asteazken goizetako errutinari jarraitu diot gaur: umeak ikastolan utzi, itsasoari begirako mahaiak dituen kafetegira joan eta ordenagailua zabaldu. Asteroko iritzi artikulua idazteko unea da. Batzuetan garbi izaten dut zeri buruz aritu; astebetean, azkena idatzi nuenetik, egoten da barruan klik edo krak egiten didan gertakari, hizketaldi edo irudiren bat. Badira noraezean iristen ditudan asteazkenak […]

Letrek ere behar dituzte zenbakiak

BERRIA EGUNKARIA. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belaontzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu hondoratzeko bezainbeste indar izango duen ekaitzaren mehatxua; ez dakizu noiz eta nondik etorriko den, baina iragarpenek beti diote gertu daukazula. Euskaraz sortzen baduzu, gainera, zure belaontziko bela bakarra […]

Adikzioa bizio

BERRIA EGUNKARIA. Goizean esnatu eta komuneko lanak erdi lo egin bitartean, kafea mikrouhin labean berotzen ari den bitartean eta baita igogailua hirugarren solairutik bigarrengora jaitsi bitartean ere. Berdin du autobusaren zain dagoen, edo eserlekua hartu eta autobusa abiatu aurreko istanta den, edota autobusetik jaisteko ilaran zain dagoen. Haurrak eskolan utzi ditu ohi bezala, eta bizikleta […]

Norekin bai

BERRIA EGUNKARIA. Euskararen egoera ez zen nahi genuena eta etorkizuna ilun mintzo zen. Kontzientzia linguistikoa diluitzen ari zitzaigun. Aldaketarako giltza eskolek izango balute bezala jokatzen genuen; bertan ezarria genuen erantzukizuna eta itxaropena. Ulertu genuen arte eskolak bakarrik ezin zuela euskararekin, bakarrik ezin zuen bezala hezkidetzarekin. Ulertu genuen hezkuntzan jarritako erronkak herriarenak ere bazirela, eta sortu […]

Onak eta txarrak

BERRIA EGUNKARIA. Lehendabiziko golak sutsuki txalotu nituen; hamarreko abantaila hartu zutenean, jo nituen oraindik ere txalo batzuk; hortik aurrera, sufritu egin nuen. Semearen eskubaloi taldeak hogeita hemezortzigarren gola sartu zuenean, «markagailua ixteko» esan zion epaileak mahaian zegoenari; hau da, partida amaitu bitartean gol gehiago sartuta ere, markagailua ez aldatzeko. 38-8. Hogeita hamar goleko aldea 12-13 […]

Ezin da begirada kontua izan

BERRIA EGUNKARIA. Atsedenaldia irakasle gelan igarotzeko ohitura du, lankideak irakasle bizitzaz kanpo ezagutzeko aukera ederra izaten da. Hala ere, hizketaldiek institutuko kezkak, ezinak eta pozak konpartitzeko ere balio izaten dute sarri. Berak atera du gaurkoan gaia: 14 urteko ikasle bat burumakur ikusten du azkenaldian. Saiatu da harengana gerturatzen, galdetu dio, baina ez du ezer lortu; […]