Egia vs Errealitatea

BERRIA EGUNKARIA. Eleberri bat irakurtzen hasi eta gustuko ez badut, irakurtzeari uzten dioten horietakoa naiz. Saiakera bat irakurtzen hasi eta ulertzen ez badut, hiztegi bat aldamenean jarri eta berriz saiatzen naiz; eskatzen didan ahalegina handia bada, ziurrenik liburu hori irakurtzeari utziko diot baita ere. Tarteka, idazlea esaten ari zaidana ezin ulerturik ibili arren, esaten ari […]

Ardi galduak

NARRAZIOA. Hogeita bi, hogeita hiru eta hogeita lau. Kaka. Zazpi falta dira. Ingurura begiratu du Leirek, maldan gora eta behera. Zazpi ardi ez dira erraz desagertzen, alde egin ez badute behintzat. Mugikorra atera du poltsikotik, elastikoarekin izerdia lehortu eta orduari begiratu dio. Asubeko Triniri esan dio itzuliko zela haurra esnatu aurretik. Lasai egoteko erantzun dio […]

Ispiluko itzalak

BERRIA EGUNKARIA. Hotz egiten duen arren, ateri dator igande arratsaldea. Hamabi urteko semea alfonbra gainean eserita dago, anaia txikiaren aldamenean telebista ikusten. Lagunekin ateratzeko gogorik ez daukala esan dio amari minutu batzuk lehenago, berdin egin zuen bezperan ere. Amak, lehen bulkadari eutsi eta ez dio esan etxean ez gelditzeko, ez dio esan lagunik gabe geratuko […]

Tristuraren tristezia

BERRIA EGUNKARIA. Ohetik salto egin eta komunerako bidea hartu du lasterka. Ez da iritsi, ordea, eta pasilloan bota du dena: afaria, infusioa eta ezinegona. Bere burua ere bertan erortzen utzi du eta malkoek rooibosarekin nahastean sortzen dituzten irudi iheskorrei begira, bildu-bildu eginda geratu da, negarraldi lotu eta kontsolaezin betean. Nonbait irakurri du hau dela urteko […]

Haragi bizitan

BERRIA EGUNKARIA. Ezkerreko eskuko atzamarrei begiratu diet lehendabizi eta eskuinekoei ondoren: guztira bost azazkal ditut luze eta beste bost hortzekin txikituta. Kale; beste behin ere. Gainera, aste honetan behin bakarrik jaiki naiz kirola egitera haurrak esnatu aurretik, astean hirutan egitea nuenean helburu. Eta atzo bi polboroi jan nituen ezkutuan. Urte berria iristearekin batera, milioika pertsonak […]

(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]

Gure haziak

BERRIA EGUNKARIA. Loreontzi garden bat daukagu egongelako apalategian duela lauzpabost urte. Ez du landarerik gordetzen, baina haziz betea egoten da. Gure haziak irakurri daiteke haurrek margotutako egurrezko letretan. Hau idaztera eseri aurretik, ontziari begiratu diot: koloretako paper txiki mordoxka bat, harri batzuk eta nonbaiteko sarrerak diruditen beste pare bat paper zati. Irribarre bat marraztu zait aurpegian eta […]

Gaztelu bat Malloetara begira

BERRIA EGUNKARIA. Astiro gerturatu da haritz-egurrez egindako ate bikoitzaren parera. Esku forma duen aldabara iritsi aurretik ikusi du hilotza ateak dauzkan leihatiletatik barrena. Sekula baino hotzagoa iruditu zaio aldabaren burdina eskuaz inguratu duenean. Arnasa hartu du sakon eta bi kolpe eman dizkio ateari, baina inork zabaldu aurretik sartu da. Jendez betea dago etxea, hutsik dagoela […]

Ez dut ezer sentitzen

BERRIA EGUNKARIA. Denak du bukaera bat. Mundua mundu denetik ez da horrelako egiarik egon. Eta maitasuna ez da arau hori hausten duen salbuespena. Bizitzak igaro egiten gaitu, bultza egiten digu, harrapatu, eraitsi eta berreraiki; eta, horrekin batera, ezinbestean, etapa berriak ireki eta ixten zaizkigu. Errealitatearen joko-arauak ulertuta ere, betikotzat ematen genuen maitasun harreman hura amaitzean, […]

Ahobete eta belarrihotz

BERRIA EGUNKARIA. Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa. Bailarako mankomunitateak antolatutako emakume ekintzaileentzako ikastaro bateko arduradunak mezua bidali dio biharko saioaren inguruko informazioa […]