‘Productivity Anxiety’

BERRIA EGUNKARIA. Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz. Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut […]
‘Menage a trois’

NARRAZIOA. Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu. Dio bozgorailutik meditazioko mugikorreko aplikazioak. Elisak ohearen gainean utzi du mugikorra eta logelatik atera da. Gaurko saioan gure gorputzaz jabetuko gara eta duintasunez betetako jarrera bat emango diogu. Dio bozgorailuko emakume ahots goxoak. Valeria, esaten dio Elisak. Mantso […]
Denborak asko balio du

BERRIA EGUNKARIA. Berrikuntza lanak egiten ari dira gure haurren ikastetxean eta, besteak beste, jangela handitu dute; jaiotza-tasak behera jarraitzen duen garaiotan ez direlako eskolak jatorriz eraikitakoan kabitzen. Bereziki deigarria egiten zait 09:00etatik 16:30ak arte eskolan egoten den 3 eta 6 urte bitarteko haur kopurua, zazpi ordu eta erdi —gutxienez— gurasoekin egon gabe. Batzuk Gau Beltza-ri tiraka, […]
Ez osa, ez kidetza

BERRIA EGUNKARIA. Semeak berekin futbolean jolastu nahi zuela esan zionean, ikusi zituen hormigoizko futbol-zelai urdinak han-hemen zeuzkan arrakalak. Ikusi zuen arrakala horietako batean orkatila bihurritzeko arriskua. Hala ere, baiezkoa esan zion semeari, ez lehendabizikoan, baina bai ondoren; oporretako lehen eguna zuen. Ez zuen ikusi, ordea, zulo horietako batean orkatila bihurritu ezkero egin zezakeen lesioaren benetako […]
Bio(erradio)grafiak

BERRIA EGUNKARIA. Graduondoko ikaslea zela, Jenn Shaplandek Annemarie izeneko emakume batek Carson McCullers idazle estatubatuarrari idatzitako gutun batzuk aurkitu zituen. Bi emakumeen arteko sentimendu intimo eta lotsagabeak gordetzen dituzten gutun horietan, Shaplandek ez zuen literaturaren historiak erretratatutako McCullers bera ikusten. Bulkada bat sentitu zuen: zeinen narratibetatik daude eraikita emakumeen istorioak? Hasierako jakin-minak obsesio progresibo bati […]
Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]
Odol-jende

berria egunkaria. Heldu da urtaro aldaketa, eta hosto lehorrekin batera garai berrien usaina ere badu udazken honek. Udazken baino, negu itxura hartzen diot datorrenari; dena ilun eta gorri. Okerrena, negu horretan biluzik eta hotz irudikatzen dudana ez dela neure burua, nire semeena baizik, jakin badakidalako izutzen nauen etorkizun hori iritsiko balitz beraientzat izango litzatekeela ilunen […]
Titi-harro
BERRIA EGUNKARIA. Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak… Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada […]
‘Automonoak’

BERRIA EGUNKARIA. 2022-09-01 Kafesne bete kikara eskuan eseri da logelako mahaiaren parean, eta ordenagailua zabaldu du. Autonomoa da gaurtik aurrera, autore autonomoa. Lehen aldia du lanerako ordutegi jakinik gabe. Autonomia, autogestioa. Ez da egia, badu ordutegia: lan egin dezake goizean haurrak eskolara eraman eta eguerdian jaso bitartean, eta bazkalostean, berdin, eskolara eraman eta jaso bitartean. […]