(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera, […]

Gure haziak

BERRIA EGUNKARIA. Loreontzi garden bat daukagu egongelako apalategian duela lauzpabost urte. Ez du landarerik gordetzen, baina haziz betea egoten da. Gure haziak irakurri daiteke haurrek margotutako egurrezko letretan. Hau idaztera eseri aurretik, ontziari begiratu diot: koloretako paper txiki mordoxka bat, harri batzuk eta nonbaiteko sarrerak diruditen beste pare bat paper zati. Irribarre bat marraztu zait aurpegian eta […]

Denborak asko balio du

BERRIA EGUNKARIA. Berrikuntza lanak egiten ari dira gure haurren ikastetxean eta, besteak beste, jangela handitu dute; jaiotza-tasak behera jarraitzen duen garaiotan ez direlako eskolak jatorriz eraikitakoan kabitzen. Bereziki deigarria egiten zait 09:00etatik 16:30ak arte eskolan egoten den 3 eta 6 urte bitarteko haur kopurua, zazpi ordu eta erdi —gutxienez— gurasoekin egon gabe. Batzuk Gau Beltza-ri tiraka, […]

Zipli Freixasek, zapla Estebanek

BERRIA EGUNKARIA. Zahartu egingo naiz. Egunero zahartzen naiz pixka bat gehiago. Nola erreakzionatzen du gure buruak baieztapen horren aurrean? Bertigoa? Beldurra? Ukazioa? Higuina? Zergatik horrelako erreakzio ezkorrak? Zahartzea ez al da ba bizitzea? Ze leku ematen diogu gizartean zahartzaroari? Ze eredu edo erreferente ditugu? Anna Freixas idazlearen Yo, vieja liburuaren bitartez iritsi naiz hausnarketa horietara; zahartzaroari buruzko […]

Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango» […]

‘Automonoak’

BERRIA EGUNKARIA. 2022-09-01 Kafesne bete kikara eskuan eseri da logelako mahaiaren parean, eta ordenagailua zabaldu du. Autonomoa da gaurtik aurrera, autore autonomoa. Lehen aldia du lanerako ordutegi jakinik gabe. Autonomia, autogestioa. Ez da egia, badu ordutegia: lan egin dezake goizean haurrak eskolara eraman eta eguerdian jaso bitartean, eta bazkalostean, berdin, eskolara eraman eta jaso bitartean. […]